• Baratzaren kultura hedatu

    Baratzaren kultura hedatu

  • Baratzea egiten ikasi

    Baratzea egiten ikasi

  •  Bertako barazki ekologikoak jan

    Bertako barazki ekologikoak jan

XIXARE BARATZA ELKARTEA

  • Baratze kultura hedatzen duen elkarte bat gara.
  • Baratzea egiten ikasten dugu denon artean.
  • 90 bat lagunentzako barazkiak egiten ditugu 40 saskitan banatuak (2-3 heldu saski bakoitzeko).
    Baratzeko gastoak Elkartearen kideen artean ordaintzen ditugu eta barazkiak eta ardurak denon artean banatzen ditugu.
  • Gastoak ordaintzeko saski bakoitzak 35 €ko kuota jartzen du hilabetero eta saski bat jasotzen du astean behin. Kide berriek 25 €ko matrikula kuota bat ordaintzen dute.
  • Baratzearen egunerokoa bermatzeko eta kudeaketan laguntzeko bi langile kontratatu ditugu lanaldi murriztuaz.

Funtzionamendua

1. LURRA

Gaur egun Hondarribiko bost jabe pribatuk utzitako lurretan egiten dugu baratzea. Gure aldetik jabeei barazkiak eskeintzen dizkiegu. Horretaz gain bermatzen diegu haien lurretan ez dugula ezer eraikiko baimenarik gabe eta lurrak ekologikoki kudeatuko ditugula. Modu honetan gure inguruko lurren nekazaritza erabilera iraunkorra atxikitzen laguntzen dugu. Momentuz, 6.000 m2 inguru kudeatzen ditugu.

2. PARTE HARTZEA:

Gure proiektoaren oinarriak konpromisoa eta parte hartzea dira. Baratzearen ardura denona da eta ematen dituen fruituak denon parte hartze eta konpromisoaren araberakoa dira. Errespetatzen ditugu, hala ere, egoera pertsonalak baina guztion konpromisoa bultzatuz. Konpromisoa, malgutasuna, txandaka lan egitea eta errespetua dira gure filosofiaren oinarriak eta elkarteko kideek horiekin engaiatu behar dira.

HomeEU

Parte hartze baratzean
Taldeka Lana beti langileekin koordinatua egiten da (lagileen ordutegian edo langileen argibideei jarraituz) . Gutxi gora-beherako batazbesteko bat emateko, kalkulatu dugu saski bakoitzak bermatu behar duela ordu bat astean udaberri-uda garaian eta ordu erdi bat astean udazken-negu garaian.
Gainera, hilabetean behin, igande goizez, auzolan bat antolatzen dugu. Auzolanaren ondoren elkartzen gara hamaiketakoa lagun baratzeko egunerokoaz mintzatzera.

HomeEU

Kudeaketan parte hartzea

  • Taldeak. 3 taldetan antolatzen gara (Hendaia, Irun eta Hondarribia). Talde bakoitzak ondoko ardurak ditu : kuotak bildu eta taldeko ordezkari baten presentzia bermatu auzolan egunean.ttxadak
  • Diruzaintza eta langileen kudeaketa: Elkarteko bi kidek hartzen dute ardura hauek bere gain ; beti ere txandakako gure filosofia kontuan hartuz.
  • Hilabeteko bilera Auzolana egin ondoren: Bertan eguneroko elkartearen lanak antolatzen dira. Bilera honetan parte hartzea irekia da (jabeei barne), baina gutxienez talde bakoitzeko ordezkari bana egon behar da.
  • Urteko asanblada: Bertan aurreko urtea baloratzen da eta ondokoa programatzen da. Asanblada horretan parte-hartzea irekia izanik ere, ahalik eta kide gehien etortzea komenigarria da.
HomeEU

3. UZTA

Uzta astean behin jasotzen da: larunbat goizean. Txanda-egutegi bat ezartzen da bazkide guztiek parte har dezaten . Barazkien banaketa 14:00etatik aurrera egiten da Amuteko txabolan. Norberaren saskia hartzean, kide bakoitzak bere izena taulan markatu besterik ez du egin behar.

4. EKONOMIA

Gure diru iturri nagusia hilabeteko kuotak dira eta gure gasto handiena salariatuen soldatak dira.
Asanbladak erabakitzen ahal du beste ekintza finantziarioak aurrera eramatea : diru-laguntzak, elkarte-ekintzak, kuota estrak. Elkartasunez jokatzen dugu ekonomia zailtasunak duten pertsonekin.

HomeEU

5. LANGILEAK

Urteko Asanbladak erabakitzen du zertan egin behar duten lan. Baratzea zein elkartearen kudeaketa izan daitezke beren egitekoak. Hala ere, kontuan hartuz baratzezaintza fisikoki lan gogorra dela, saiatzen da karga fisiko handienak kolektiboki egitea.

6. KONPROMISOA

Aipatutako elkartearen oinarriei jarraituz (malgutasuna, elkartasuna eta bakoitzaren jarrera arduratsua), gutxieneko urte bateko konpromisoa eskatzen da. Hala ere, elkartea utzi behar izanez gero konpromisoa bete baino lehen, eskatzen da ordezkoa lortzea.

XIXARE BARATZA ELKARTEAREN HEKBURUAK

Baratza kultura hedatzea; Elikagaiekin dugun harremana lantzea elikaduraren burujabetasuna bultzatuz; Garaian garaiko produktuen kultura hedatzea eta bertako mozkinei lehentasuna ematea; ekologikoki lan egitea (produkto kimikorik ez, ongarri kimikorik ez, garraioan konbustible gutxiena…); Lanpostu duinak sortzea langilearen lan-baldintzak errespetatuz; Gure tankerako proiektuekin sare bat osatzea; Asanblearioki, horizontalki eta iherarkiarik gabe autokudeatzea; Lurra laborantzarako aldarrikatzea; Gure arteko harremanak lantzea eta bazterkeriak saihestea denei irekiz…